"La Bizkaia" Aterpetxea15

 
 

“La Bizkaia” aterpetxea dagoen herriak (Oibar) Erronkari eta Zaraitzu ditu Iparraldean, Pirinioaren hasieran; hegoaldean, berriz, Erriberri, Uxue eta Bardeak. Kokapen geografiko hori dela eta, ­eguraldi ezin hobea du inguruak, eta nahi ahala ekintza ­antolatzeko aukera ematen du.

KULTURALAK

Bisita gidatu ezberdinak: Aibar-Oibar, Zangozako monumentuak, Leireko monasterioa, Xabierreko gaztelua, Sos del Rey Católico, Erdi Aroko herribilduak, Nafarroan zehar irteerak, lanbideen etxe-museoa, Ledeako herribildu erromatarra, energia berriztagarrien gela.

 

KIROLETAKOA

Bizikleta ibilbideak, mendi ibiliak eta naturaren interpretazioa, abentura parkea, piraguak (hastapena) eta jaitsierak, kanoak, rafting, zaldi itzuliak, arku-tiroa, hegaldi zentroa.

 

INGURUMENA

Argazkilaritza tailerrak, astronomia tailerrak ingurumenekoak Energia berriztagarrien gela, baratz solidarioa, Sadako irin-errota, Arbaiun eta Irunberriko arroilen interpretazioa zentroak, Irunberriko Bordablanca lursailean bisita eta tailerrak, Mendi-Beheratik ibilbideak, Bardeako basamortua, Mueda urmaelean hegazti behaketa, okindegia eta bodega ekologikoa.