OLGETA Gozatu, Hezi eta Maitatu Jolaserako Baliabide Zerbitzua

 
 

 

 Zer da Olgeta?

Jolaserako baliabideak eskaintzen dituen proiektua da Olgeta. Jostailu denda itxura du baina, jostailu eta mahai jolasak saltzeaz gain bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dituena. Dendan zein webgunean aurkituko dituzun baliabideak lau irizpideren arabera aukeratu dira: jostailuen produkzio lokalizazioaren gertutasuna, materialen jasangarritasuna, hizkuntza eta balioak.
Gure helburua pertsona bakoitzarentzat jolaserako baliabide egokiena eskaintzea da. Eta horretarako bidelagun gaituzu.
Guretzat garrantzitsuena jostailuen bidez jolasean euskaraz gozatzea da eta bide batez, bestelako balioak ezagutzea. 

 

Olgetak eskaintzen dituen zerbiztuak? 

 AHOLKULARITZA ZERBITZUA

- Pertsona bakoitzarentzako jostailu edo baliabide egokia aukeratzen lagunduko zaitugu.                                          

 - Jolaserako espazioak diseinatzeko aholkularitza pertsonalizatua.                                   

 HITZALDIAK  - Nola aukeratu jostailu egokia? 
 - Jolasaren garrantzia pertsonaren garapenerako.
 - Nola antolatu jolaserako espazioak?
 TAILERRAK  Pieza Solteen Tailerra.

 TUPPERTOYS ZERBITZUA

 Jostailua erosi aurretik, berau probatu eta zalantzak   argitzeko saioa.
 MAILEGUTZA ZERBITZUA  Arrasateko dendan, euskarazko argibideak dituzten mahai-jolasen alokairu zerbitzua eskaintzen da.