Sarako Lezeak

 
 

 

Ezagutu ezazu Euskal Herriko historia historiaurreko 45.000 urte eta historiako 2.000 urtetan zehar. Ingurune natural bikaina, hainbat ­leizez osatua. Milaka urte dituen 950 metrotako ibilaldia lurraren sabelean barna. XX. mendeko teknikari eta artista zenbaitek argiz eta soinuz itxureztatu dute antzinako izpirituaren araberako agerpen moderno eta poetikoa lortuz.
Utz ezazu zure burua gidatzen zure aitzinean pizten den bidexkan, barrunbe batetik bestera, sarrera zabaletik hartza gordetzen den guneraino.
Sar zaitez itzuli-mitzuli zabal horretan, urak kaltzitaz estalitako barrunbeetan kurritu eta lurpeko gune harrigarri hau hain kurioski lantzen duen gisan.
Argi zaitez, bertan bildutako tresneria eta abere hondarkinak erakusteko museoa biziarazten duen diaporamaren aginte disdiratsuen bidez: karrakatzeko tresnak, itzeak, hortzak, hezurrak... Pedro de Axular apez idazleak eta Joxemiel Barandiaranek bezala zuk ere ikus ditzakezu!

 

Gure zerbitzuak:

-Diaporama.
-Museoa.
-Ostatua.
-Sukaldea, uztailan eta agorrilan.
-Aparkalekua.
-Dendak.
-Bisitaldi gidatuak: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez.

 

Egutegia
Urte osoan zehar zabalik. Taldeek joan aurretik erreserba egin behar dute telefonoz.

 

Distantzia
Donostiatik 
30 kilometrora.


Saran ere
1. Larrungo trena.
2. Ortillopitz.
3. Euskal Bixkotxaren erakustokia.
4. Etxola animalia parkea.