Trinkete Hostel

 
 

 

56 plaza 2, 4, 5, 6 eta 7 laguneko logeletan.

 

Trinkete Etxea aterpetxea Lekeitio udalerri zoragarriaren erdialdean dago. Lekeitio­ko aterpetxeak hainbat gairi buruzko ikastaroak eskaintzen ditu.


ABENTURA LEKEITION PROGRAMA: Arrauna, Mendexa Abentura Park…
jarduera fisikoak, ludikoak eta kirolekoak itsasoan eta mendian egitea.


MARINELA NAIZ PROGRAMA: itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako jarduera-programa, familiei, taldeei eta ikasleei zuzendua. Programek, 1, 2, 3 eta 5 eguneko iraupena dute.
Arrantza: Itsas eskola, arrantzaren mundua eta bere ingurua; teknika eta ogibideak, lehengo eta oraingo ekonomia-eragina.
Historia: Gure herriaren historiaz jabetzea eta bizitzea, portuak Lekeition izan duen eragina.
Kultura, ohiturak eta euskara: ohiturak ikertzea eta haietaz gozatzea, gure kirolez jabetzea eta haietan aritzea, gure kultura ikastea eta bizitzea...
Lekeitioko itsas-ondare zentroa: Santa Catalinako Itsasargia, Mari Errota...