ALBAOLA Itsas Kultur Faktoria

 
 

Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian, Euskal Herrian aurrekaririk gabeko proiektua

gauzatzen ari gara: 16. mendeko San Juan baleontziaren berreraikitze prozesua.

Proiektu guztia kontestualizatzeko, Fak­torian, hiru gune bisitagarri dauzkagu. Batetik, XVI.mendeko gizarte aberats batera bidaiatzeko, euskal baleazaleen eta baleontzi honen historia kontatzen duen erakusketa gela.

Bestetik, itsas antzokia. Bertan topatuko ditugu egunero arotzak San Juan baleon­tziaren piezak egiten. Eta, azkenik, bisita borobiltzeko, erreplikaren eraikuntza bera ikusteko aukera paregabea eskain­tzen dugu.

Lehen Hezkuntza

Lehen hezkuntzako ikasleek Txo Mik Mak txikia pertsonaiaren koadernoak betetzeko aukera dute bisitetan. Irrien Lagunen klubak sortutako pertsonaia honek proiektua eta hainbat ariketa aurkeztuko dizkie gero klasean ere lantzen jarrai dezaketen material honen bitartez.

DBH

Bigarren hezkuntzako bisitariek, Faktoria osoan zehar bisita gidatua egiteaz gain, badaukate material berezia prestatua, bisita baino lehenago edo gero landu dezaketena. “Baleontziaren bidea” gida pedagogikoa da. Gida honek, Ziburuko Pierres Larzabal kolegioak Albaolarekin elkarlanean, San Juan baleontzia lantzeko egindako jardueren eta txangoen 30 fitxa jasotzen ditu, arlo desberdinak lantzeko lagungarri izan daitekeena.

Tailerrak

Bisitetan landutako edukiak tailerrean gauzatzeko aukera dago. Mundu itsastarrarekin lotutako elementuak, baita egurrezko barkuen eraikuntzarekin erlazioa duten tailerrak ere egiten ditugu adinari egokitutako trebeziak landuz.

Arraun iniziazioa

12 urtetik gorako ikasleentzat, Albaolak egindako enbarkazio tradizionaletan arraunean egiteko aukera paregabea eskaintzen dugu Pasaiako badian. 45 minutuko saio hauetan arraunean ibiltzeko oinarrizko ezagutzak ikasten dira.

Itsasontziz etorri

Trintxerpen Faktoriara zuzenean ekarriko zaituen
motorra hartu, Pasaiako badia zorragarriaz disfrutatzen.