ALGORII. Interpretazio Zentroa

 
 

Zatoz Zumaiako flyscha ezagutzera!

Ikuspegi guztietatik da bakarra eta ederra Zumaiako Flyscha. Lurretik, harraldetik edo itsasotik. Algorri Interpretazio Zentroan Zumaiako ekosistema naturalak lantzeko unitate didaktikoak dauzkagu prestatuta. Horretarako, maila akademiko bakoitzerako egokitutako egitarauak diseinatu dira.

Unitate didaktikoak ikastetxeetan lantzen diren eduki kurrikularrarekin bateragarriak dira eta irakasleek beren hezkuntza jardueren osagarri gisa erabili ditzakete. Inguruaren behaketa zuzena sustatzen dugu metodologia gisa, ikasleek ondorioak ateratzeko gaitasuna landu dezaten.

INFORMAZIO OROKORRA:

GAIA: Hiru gai lantzeko aukera eskaintzen da.

1. Geologia eta flyscha.
2. Marearteko ekosistema.
3. Urola itsasadarra.

EGITARAUA: Egitarau guztiek Interpretazio Zentroari bisita, oinezko ibilaldi gidatua eta tailer didaktikoa edo jolasa barneratzen dute. Itsasontziko irteera aukeran eskaintzen da. 2015-2016 ikasturtean tailerrak ikastetxean bertan lantzeko aukera eskaintzen da.

IRAUPENA ETA ORDUTEGIA: Iraupena egun erdikoa edo egun osokoa izan daiteke, eta ordutegia taldeen beharren arabera moldatzen da.