AQUARIUM Donostia San Sebastian

 
 

BISITA GIDATUAK

Azkenaldian, Aquariumak hezkuntza-proiektu garrantzitsua sustatu du, itsasoko eta itsaspeko munduak hobeto ezagutu daitezen, beti ere bi ikuspuntutan oinarrituta: pedagogikoa eta olgetakoa. Ez dugu ahaztu behar itsasoarekiko eta bertan bizi diren espeziekiko errespetua irakastea dela xede nagusia.
Hezkuntza programa ez dago soilik ikasleei zuzendua, gure gizartearen parte diren giza talde guztiei ere zuzendua dago. Ondorioz, Aquariumak modu pertsonalizatuan hartzen ditu Itsas Jauregia bisitatzen duten talde desberdinak.

BISITA MOTAK

Aquariumeko hezkuntza sailak honako bisita mota eskaintzen dizkizue, adin desberdinetara moldatuak:

1. MARRAZOAK - Mitotik errealitatera

Gure etxean ditugun marrazoen espezie ezberdinak azalduko ditugu (4 guztira). Bisitan zehar, biologiaren ezaugarriak adieraziko ditugu, eta animalia horien bitxikeriak gaindituko ditugu, behar duten babesa azpimarratuz.

2. ARRANTZA: tradizioa eta zalantzazko etorkizuna

Antzinako arrantzuak adieraziko ditugu: bai antropologiako ikuspuntutik, baita teknikoago den beste batetik. Gaur egungo hainbat arrantza teknika, arrantzu handietatik pasaz (Balearen ehiza eta bakailaoaren arrantza).