Arantzako Aterpea

 
 

ARANTZAko ATERPEa

Lehen mailako aterpetxea, 130 plaza. Arantzako herrigunean dago. Leku lasai eta egokia irakaskuntza ­taldeentzat... Jarduera anitzeko 3 gela, 2 jolas parke. Etxeko jakiekin egindako kalitatezko sukaldaritza eta zerbitzua. Talde eta ikasleentzako ­jarduerak monitoreekin.

Arantza

Nafarroako Bortzirietan kokatzen den 660 biztanleko herri lasaia, benetan ikusgarria. Bertako paisaiek naturaz gozatzeko aukera paregabea ­eskaintzen digute: nekazal ­bizimodua, historia, baso eta ­mendiak. Euskal Herrian dagoen herririk euskal hiztunena da.

Eskaintzak

5 urtetik 16 urte bitarteko irakaskuntza ­taldeentzako egitarau bereziak prestatzen ditugu gure monitoreekin. 2 egun, 3 egun eta 5 eguneko egonaldiak. Udalekuak ere antolatzen dira.

Irteera gidatuak

- San Juan Xar: Naturgune babestura bisita gidatua; kaltzada bideak, erreka, Pagolizarra eta bertako iturriaren kondaira.
- Baserria: Bertara joateko xenda eta kaltzada bideak, basoa, kondairak eta baserriko animalien ezagupena landuko dugu.

Kirol eta abentura

- Abentura parkea: Senberroko bordako harizti ikusgarrian, arbolen arteko pasabideak (zubi tibetarra, nepalia, kukunkak, tirolina..)
- Espeleologia: Arruzpiko kobazuloan ibilbide ikusgarria, kobazuloen ezagupena, kondairak...

Tailerrak eta jolasak

Herri kirolak, Gymkhana, talo tailerra eta abar.