ASKIZU Ingurugiro Eskola

 
 

ASKIZU Ingurugiro Eskola Getarian kokatuta dago eta itsasoarekin lotutako gaiak lantzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Talde-lanean aritzeko instalazio eta baldintza egokiak ditu, eta aisialdiaz gozatzeko paregabea da. prestatu ditugu, Haur Hezkuntzako haurrengandik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteeetaraino.

Egonaldiak egun 1, 2 edo 3 iraun dezakete, aukeran. Tailerren, ipuinen, an­tzerkien eta jolasen bidez, gai hauek lantzen ditugu: kostaldeko herrien egitura, arrantza tradizionala, itsasoko bizidunak, edo kostaldeko ekosistemak.

Horrez gain, Urola ibaia ontzian zeharkatzen dugu, gipuzkoako ibai garrantzitsuenetako bat gertutik eta modu ikusgarrian ezagutzeko. Oso kutsatuta zeuden ibaien errekuperazioaren emaitzak ikusteko, arrantzan egingo dugu.

2015-2016 ikasturtean honako berrikuntzak eskaintzen ditugu:

• Zumaiako flyscha bisitatzeko aukera oinez zein itsasontziz.
• Marinelen korapiloak ezagutzeko tailerra.
• Askizu zure gelan! Gure tailerrak zure ikastetxean antolatzeko aukera.