Astitzko Aterpetxea Aralarko Altxorra

 
 

Astitz herria Nafarroako ipar-mendebaldean dago; hain zuzen ere, Larraungo bailaran, Iruñea eta Donostia arteko bide erdian kokatzen da, Lekunberri eta Arakil harana lotzen diren ­bidean. Beraz, oso erosoa da Sakanako autobidearen (N-240-A) edota Leitzarango autobidearen bitartez (A-15) Astizeraino iristea.

Herri txiki eta lasai honetan sorpresa ederrak hartuko ditugu. Ama Lurra eta nekazal ingurunean murgiltzeko toki paregabea izanik, Aralar Mendilerroak ezkutatzen dituen altxorrak ­ezagutzeko abiapunturik aproposena izanen da.

Zerbitzuak

- Jatetxea eta taberna.
- Pilotalekua.
- Haur parkea.
- Erabilera anitzeko gela.
- Ikus-entzunezko baliabideak.
- Garbigailua/lehorgailua.
- Berogailu zentrala.

EKINTZAK

- Bisita gidatuak
kobazuloetara.
- Espeleologia.
- Talo tailerrak.
- Mendi txangoak.
- Kayak.
- Herri kirola.
- Rappelak.
- Baserri mundua.
- Abentura Parkea.
- Euskal mitologia.
- Olentzeroren bila.