Auñamendi Etxeak

 
 

Bidarrai herrian 1972. urtean sortutako Auñamendi Elkarteak elkarrengandik 100 metrotara dauden bi aterpetxe eskaintzen dizkie bertara hurbildu nahi duten taldeei: Etxe Zaharria (30 ohe) eta Menditarrena (80 ohe). Bietan sukalde hornituak, jantokiak eta jarduera gelak daude.

Honez gain, Auñamendi Elkarteak hainbat jarduera eskaintzen du eta horretarako hurrengo ekipamendu hauetaz hornituta dago: Pedagogikoak: Lan-gelak, dokumentazioa, Ikus-entzunezko materialak eta ingurugiro heziketa lantzeko parke pedagogiko bat.
Kiroletakoak: Arroka eskola, dantza eta soinketa gela, orientazio zirkuitu iraunkorra, kayak base bat, mendi bizikletak, trinkete eta frontoia, oinez edo txirrindaz egiteko ibilbide seinalatuak.