Aztertu Programa: Azterkosta eta Ibaialde

 
 

Aztertu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzaturiko ingurumen hezkuntzako programa dugu.

Ingurumenaren aldeko inplikazioa eta parte hartzea sustatzea du helburu. Gaur egun bi programa garatzen dira Aztertu barruan: Azterkosta eta Ibaialde. Programa horietan ikastetxeek, natur eta kultur elkarteek, udalek eta oro har herritarrek, taldean nahiz bakarka parte har dezakete.

Azterkosta

Azterkosta 1992. urtean hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Nazioarteko
programa batean sartuta, kostaldeak dituen arazoen ezagupena eta horiekiko
kontzientziazioa areagotzea du helburu. Urtero 2.500 bat lagunek parte hartzen dute programa horretan.

Ibaialde

Ibaialde programa 1996. urtean sortu zen. Urtero 4.800 lagun inguruko
partaidetza lortzen da. Ibaialde ibai ekosistemei buruzko ingurumen
hezkuntzako programa dugu. Programa horretan taldeek gure herrietako ibaiak eta haien inguruak nola dauden, zergatik dauden egoera horretan eta egoera hori hobetzeko zer egin daitekeen erantzun nahian dihardute.