Baketik

 
 

Biziz-ikasi pedagogia irakasleen formazioaren zerbitzura

Baketik ikasketa eta proposamen zentroa da, bizitza hobetzera, elkarbizitzara, hezkuntzara eta solidaritatera bideratua. Bere lana Biziz-ikasi pedagogian oinarritzen da, zortzi esperientzia zehatzen ikaskuntzaren bidez hobetzen ikasteko pedagogian. Bere lanaren ardatz nagusien artean hezkuntza zentroei aholkularitza eskaintzea eta irakasleen prestakuntza daude.

Baketik-ek eskaintzen dituen hezkuntza baliabideak

- Izan Proposamena. Pertsona izaten hezteko zortzi ikaskuntza
Programa erraza eta egituratua tutoretzako, bizikidetzako edo etika eta gizarte hezkuntzako orduei edukia emateko. Baketik-ek aurkezpen hitzaldiak eta formazio ikastaroak eskaintzen ditu, Arantzazun edota ikastetxeetan, formatu eta ordutegi eskuragarrienera egokituz. www.izanproposamena.org.
- Bihotzetik. Eskolan biktimekiko
elkartasuna lantzeko modulu
didaktikoa
Biziz-ikasi pedagogiaren barruan eta Izan Proposamenaren ildoan kokatzen den proposamena. Baketik-ek aurkezpen hitzaldiak eta formazio ikastaroak eskaintzen ditu, Arantzazun edota ikastetxeetan, formatu eta ordutegi eskuragarrienera egokituz.
- Antzerki Foruma. Eskolan balio
etikoak bultzatzen antzerkiaren bidez
Ekimen honek antzerki lengoaia guztion eskuragarri jartzea du helburu, bai hezkuntza metodo gisa eta bai errealitate soziala ezagutzeko eta eraldatzeko bide gisa. Ikasturtean zehar egunero eskaintzen dira
ikastetxeentzako emanaldiak Arantzazun. Ikastetxeetan bertan ere antolatzen dira saioak.
Zine Zerbitzua. Gurekin eta besteekin
hobeto bizitzeko
Zinearen bidez, besteak beste, bizikidetzari, giza eskubideei, gizarteari eta bizitzari buruz gogoeta egiteko egitasmoa. 200 filmetik gora eta dokumentalen bilduma ikastetxeen zerbitzura, bakoitza bere gida didaktikoarekin.
Aholkularitza
Baketik-ek ikastetxe eta irakasleei bere zerbitzuak eskaintzen dizkie, ikastetxeko elkarbizitzan sor litezkeen egoera zehatzen edota egiturazko zailtasunen aurrean aholkatzeko, iradokitzeko edo proposamenak egiteko.