BARATZE Baserri Eskola

 
 

Baserri-Eskolan erabiltzen den aurkikuntza dinamikak, gizakiaren eta inguruaren arteko erlazioetan sakontzea helburu dauka, ingurumen errealitatera eta honen arazoetara gehiago hurbiltzeko lan eginez. Modu horretan, oinarrizko gaitasun orokorrak lortzeari laguntzen dio: arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea,

pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea.

Ekintzak:

Baratze tailerra, korta tailerra, janarien eraldaketa tailerra, eskulangintza tailerra, erlegintza tailerra, loragintza tailerra, perretxiko tailerra, ibilbide ekologikoak, zur lanketa tailerra, animazio eta aisialdia...

HIZKUNTZAK: EUSKARA edo INGELERA

Erreserbak urte osoan zehar egin daitezke.