BASERRIA natur eskola BIZIA

 
 

EGINEZ IKASI

- Goierrin, 6 baserrietako ateak zabalik eta Gipuzkoako azoka garrantzitsuena ­aurkituko dituzue natura, nekazaritza orekatua (lau jarduera ­ekologikoak dira) eta kalitatezko produktuak ezagutu ahal izateko.
- Begirale lanetan urtetako esperientzia duen baserritarrak egun horretan taldeari bere eguneroko jarduera erakutsiko dio.
- Ikasleek, horretara egokitutako instalazioetan, beraien eskuz egin ahal izango dute ­pausoz pauso guztia: gazta, ogia, gailetak, kandelak, eztia ontziratu, fruta eta barazki mermelada, kontserbak eta keramika, erosketak... aukeratutako baserriaren arabera. Egindakoa etxera ­eramango dute saritzat.
- Horretarako, lan talde txikiak onartzen dira, gehienez 22 ikaslekoak, baina ez dago inolako ­eragozpenik 40-50eko talde handiak 2-3 baserritan banatzeko, oso gertu baitaude.
- Bisita didaktiko hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Goierri Garaiko udalek lagunduta garatzen dira.

AUKERAK

• GAZTAGINTZA
• OGIGINTZA
• FRUTAZAINTZA
• EROSKETAK
• ERLEZAINTZA
• BARAZKIGINTZA
• KERAMIKA
• BASERRIAREN ERAIKUNTZA