BKZ Kattalin Aterpetxea

 
 

Haurrentzako neguko egitaraua

Non: Narbarten (Bertizarana). Nafarroa.
Adina: 3-6, 7-10 eta 10-12 urtekoentzat.
Egonaldia: 2 egun (gau bat).
Noiz: azaroa, abendua, urtarrila eta otsaila.
Helburuak
• Negu partean haurrak baserri-herri giroa bizitzea.
• Haurrek hainbat hitz eta esaera jator ikastea (adinen arabera).
• Euskararekiko, ingurumenarekiko, baserriaren eta herriaren
aldeko sentsibilizazioa txikitandik bultzatzea.
• Baztan-Bidasoko herri txikiei bizia ematea.
• Olentzeroren ilusioa hurbiletik bizitzea.

EGITARAUA

Lehenengo eguna

10:00etan: Taldearen harrera eta aterpetxean kokatzea.
10:30ean: Bertiz Abentura Parkeko basoan zuhaitzez zuhaitz ibiliko gara.
Bakoitzak ezkur bana hartuko du basotik gauean tailertxo bat egiteko.
13:30ean: Bazkaria (bakoitzak bere bokatak).
15:00etan: Inguruko behitegi edo bildostegi bat ikustera joanen gara edota
taloak eginen ditugu. Herrietako haurrek jolasten zuten
jokoetan arituko gara bertako karriketatik eta plazatik barna
(adinaren arabera).
18:30ean: Aterpera itzuli.
20:00etan: Afaria.
21:00etan: Ezkurraren landatze tailerra (bakoitzak bere etxera eramango du
zaintzeko, koskortzen denean landaketa bat egin ahal izateko).
“Urte berri-berri” kanta ikasiko dugu eta Olentzerori eskutitza idatziko diogu.
22:00etan: Lo egitera.

Bigarren eguna

9:00etan: Gosaria.
10:00etan: Baserrietara bisita “orakunde” (ostegun gizen) giroa biziz: eskusoinuarekin (edo
txistulariarekin), “urtetxa” kantua (urte berriaren etorrera ospatzekoa) baserriz
baserri abestuz eta “urtetxak” (gaztainak, urrak, intxaurrak, pikuak…) poltsara
bilduz. Ibilaldi horretan ardi, bildots eta baserriko bertze abereak ikusteko eta
ukitzeko aukera izanen dugu.
12:00etan: Bertizko txondorra dagoen txokora joanen gara ea
"OLENTZERO" agertzen zaigun. ETORRIKO DA!!!!!
13:30ean: Bazkaria eta motxila prestatu.
15:30ean: Agurra.

Oharrak

• Etorri baino lehen “urtetxa” abestiaren letra eta doinua bidaliko dira (haurrek aurretik
ikas dezaten).
• Jokoak eta tailerrak haurren adinei egokituak daude.
• Landu beharreko hiztegia eta esaerak adinei egokituak izanen dira.
• Gomendatzen da baserriko jantzia ekartzea (giroa sentitzeko) baserriz baserri ibiltzen
garenean.
• Egonaldiaren DVD bat eginen da.

PREZIOA: 53 €

Sartzen da: gau bat, lehengo eguneko afaritik bigarren eguneko bazkarira arte, jarduerak, begiraleak, bisitak, barne desplazamenduak (busez), tailerreko materiala, aseguruak (E.Z. eta asistentzia), eta egonaldiaren DVDa.

Programa honetarako gure AUTOBU-

SAren TARIFA BEREZIAK (56 plaza)
Iruñetik eta Donostiatik (joan-etorria) .......... 400 €.
Bertze lekuetatik baldin bada, eskatu aurrekontua.