Blboko Itsasadarra Itsas Museoa

 
 

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak begiratoki paregabea eskeintzen du itsasoaren abentura zirraragarriaz gozatzeko, Itsasadarraren eta Bilboko portuan barrena murgilduz. Gure herrian hain errotutako itsas kultura eta tradizioa zabaltzea da Museoaren xede.

Euskalduna ontziola izandakoaren kai zaharretan kokatua, Museoko erakusketak bi eremutan banatuta daude. Barruko eraikinean, ondorengo gaiak jorratzen dira: “Itsasadarra, itsas portua”, “Itsasadarra, merkatal bilakaeraren eremu”, eta “Itsasadarra, ontziola”. Erakusketa iraunkorrarekin batera, itsas gaiekin lotura duten aldibaterako erakusketak ere antolatzen dira. Kanpoko erakusketan, Euskalduna ontziolan zutik iraun zuten osagaien multzoa dago ikusgai: Carola garabia, Ponpa-etxola, etab. , eta ezin ahaztu ontzien eraikuntzarako dikeak eta bertan ikusgai dauden ontzien bilduma. Itsasadarrean bertan kokatuta egonda, ohiko erakusketaz gain Museoak Belaontzien programa izenekoa abian du eta aldiro, belaontzi haundiak eta mota desberdinetako itsasontziak gonbidatzen ditu bisitatu ahal izateko.