Burdin Harana

 
 

Aizkorriko magalean, burdinak naturarekin bat egiten duen Legazpiko txoko honetan, zentzumenentzako sekulako ikuskizuna eskaintzen dizu XV. mendeko Mirandaola burdinolak. Bertatik metro gutxira Euskal Burdinaren Museoa aurkitzen da, burdinak ezkutatzen dituen hamaika sekretu ezagutzeko derrigorrezko geldiunea. Baserri giroan murgiltzeko ere aukera sorta zabala dugu: Artzantzaren ekomuseoa, Ogiaren txokoa, Aikur erleen ekomuseoa eta Igartubeiti baserria eta bere Interpretazio Gune berrira egin daitezken bisita gidatuak eta, BASERRIA: Natur eskola bizia proiektua aukeratuz gero, ikasleek beraien eskuekin gazta, ogia, abarkak, argizarizko kandelak, eta abar luze bat egiten ikasiko dute baserritarrekin batera. Denboran atzera salto ere egin dezakegu, Egun bat 50. hamarkadan: langileen ibilbidea oinezko ibilbide atsegin eta desberdin honetan parte hartuz gero industriak ekarri zituen aldaketa esanguratsuen lekuko bihurtuko gara. Eta fabrika erraldoiak alde batetara utzi aurretik, zergatik ez ditugu artearekin lotuko? Legazpin dago Chillida gunea, artista itzelaren paper zein burdinezko artelanen sormen prozesua bertatik bertara argituko digun gune ireki berria.

Zeren zain zaudete? egin aukera eta hartu zuen txanda!!