Gernikako Bakearen Museoa

 
 

Museoaren erakusketa iraunkorra hiru galdera edo ardatzetan banatzen da:

.1. Zer da bakea?

Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.

2. Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?

Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere.

3. Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan?

Giza Eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.
· Gure zerbitzuak
-Bisita gidatuak (euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez)
-Jarduera didaktikoak
-Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua
-Aldi baterako erakusketak eta bidaiariak.