Hegoa Aterpetxea

 
 

Hegoa aterpetxea Azkona nekazal herri txikian kokaturik dago, Nafarroako Deierri haranean, Andiako mendizerraren magalean, Urbasatik oso gertu. Inguru horretan aukera ezin hobeak ditugu naturaz gozatu ahal izateko: orografia berezia eta leize eta kobazulo ugari; Urbasa eta Andiako mendizerrak, Urederra ibaiaren iturburua.

Bestalde, arte eta historia aldetik ere, aberastasun handiko lurraldea dugu Lizarraldea, Donejakueren bidearen inguruan zenbait monasterio eta eraikuntza erromaniko aurkituko baititugu.