Igartubeiti Baserri Museoa

 
 

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du.

Ibilbide gidatuak

Kattalinen baserria: inguruaren ezaguera eta Euskal Herriaren historia gaiak landu, Interpretazio Zentroko ikus-entzunezko, modulo interaktibo eta proiekzioen bitartez, baita Igartubeiti baserria barrutik ikusiz. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua.
Baserrietako bizimodua: landa eremua eta nekazaritza paisaiak, ingurune naturaletako aldaketak, artoaren sarrera, biodibertsitatea, historia eta ondare dira DBH eta Batxilergoko ikasleentzako ibilbide horren erabilera arlo nagusiak.
Tolare baserria: urrian, Sagardo Astea ekimenaren barne, Igartubeitiko dolarea zuzenean martxan ikusteko aukera, sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika ezagutuz.
Eraikuntza bioklimatikoa:: ikasleek baserriko gela bakoitzeko tenperatura, ­orientazioaren araberako produktu ezberdinen kokapena eta elementu arkitektonikoak ­identifikatuko dituzte.

Domingoren baserria: baserriaren erabilera eta baserritarren bizimoduaren inguruan oinarrizko kontzeptuak landu. Haur Hezkuntzako haurrei zuzendua.

Tailerrak

- Baratze tailerra.
- Baserria eta bere ingurunearen maketa.
- Galleta tailerra.
- Igartubeitiko Ginkana.
- Aiton-amonen jolasak.
- Baserriko animaliak.
- Herri Kirolak.