Igartza Monumentu Multzoa

 
 

Igartzako Monumentu Multzoko eraikinak eta ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei.

- Ondare materiala: gurutzea, zubia, dolarea, jauregia, presa, ermita, errota, burdinola.
- Ondare inmateriala: Done Jakue bidea, mitologia, egurraren kultura, ura, ogibide zaharrak, euskara.

Helburua: nagusia, Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzea. Bigarrena, ikasleak jolasaren bidez, esperientzia aktibo eta parte hartzailea bizitzea, Igartzak biltzen dituen ondareez jabetzeko eta norbera bizipen eta emozio berriez aberasteko. Honetarako metodologia didaktiko berritzaileez baliatuko gara.

Ondo pasatzea; ondarea baloratzea; euskaraz jardutea eta jolastea; taldean eta errespetuz aritzea; norberaren ekarpenak sortzen eta ematen ahalegintzea; gure herriko ondareekiko eta historiarekiko jakin-mina piztea; ondarea baloratzea dira gure bisitaren helburu nagusiak.

•Lehen Hezkuntza.

Bisitaren osagarri hainbat tailer egiteko aukera eskaintzen da: talo tailerra, mitologia, …
Igartzako karpeta entregatzen zaio ikasle bakoitzari bisitaren amaieran. Bertan sartuta, errepasorakojarduerak eta denbora-pasak, Igartzako informazioa eta agenda eramaten ditu.

•Bigarren Hezkuntza.

Erdi Aroari edo Industrializazioari buruzko ezagupenak gogoratzea eta berriak jasotzea; ezagupen horiek Igartzarekin lotzea; talde lanean, ezagupen horiek erabiliz jolasaren geldiuneetako frogak gainditzea; tailerreko jarraibideak kontuan hartzea eta norberaren sormena garatzea.