Inguru Abentura

 
 

Inguru Abentura natura ezagutzera bideraturiko aisialdirako enpresa da.

Ama lurrak eskuzabal eskaini dizkigun mendi, baso, erreka eta haitzuloez segurtasun osoz gozatzen lagunduko dizun lan talde profesional eta esperientziaduna. Horretaz gain, hezkuntzara bideratutako ekintzak prestatzen ditugu, bai eskola orduetan eta bai eskolaz kanpoko ekintzetan ikastetxearen

hezkuntza proiektua garatzen laguntzen dugu. Horrela, Ingurumenean eta gorputz heziketan oinarritutako unitate didaktikoak lantzen ditugu, jardueraz jarduera, ikasleek gelan ikasitako kontzeptuak modu praktiko batean errazago barneratu ditzaten.
Gure helburu nagusia ikasleen artean elkarrekiko eta inguruarekiko errespetua eta begirunea sustatzea da, eta, horretarako, geologia, karsta, uraren zikloak, eskualdeko ingurunea eta haren historian oinarritutako jarduerak lantzen ditugu.
Talde-lan eta jolas ezberdinen artean gure burua eta natura hobeto ezagutzeko aukera paregabea duzue hau!

Abenturaz beteriko hezkuntza proiektua

Hezkuntza Inguru Abenturaren oinarrizko zutabe bat da.
Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, mendiko segurtasuna eta autobabes
kanpaina batean murgildurik gaude.
Urbasako kanpinean ere egonaldiak eta udalekuak antolatzen ditugu, baita
baloreak modu dibertigarrian lantzen dituzten eskolaz kanpoko hainbat jarduera ere. Ikasturte amaierako ekitaldiak, eskola kirola… animatu zaitezte gu ezagutzera, ez zarete damutuko!

Jarduerak

Orientazio tailerra, espeleologia, arroila jaitsiera, mendi ibilaldiak, eskalada, jolas dinamikoak, oreka tailerrak, zubi saltoa, arku tiroa...
Ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitutako plangintzak osatzen ditugu.
Neurrira eginiko aurrekontuak.

Ospakizun eta ekitaldiak

Ospakizun edo ekitaldiren bat antolatu nahi baduzue zuen ikastetxean, aukera paregabea duzue Inguru Abenturak eskaintzen dituen jarduera sortarekin. Eremu itxi naiz irekietan hainbat jarduera eskaintzen ditugu ingurunearen arabera:
Ohe elastikoa, kutxa dorrea, oreka tailerra, rokodromoa, tirolina, jauzi pendularra, artisautza tailerrak, arku tiroa, ghymkana.

Aukeratu gustukoen dituzuen jarduerak eta ospatu ikastetxean inork ahaztuko ez duen festa.

Ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitzen ditugu plangintza eta aurrekontuak.

Eskatu informazio gehiago konpromisorik gabe.