INGURUGELA

 
 

INGURUGELAK 1990. urtean sortu ziren hainbat biltzarretatik sortutako irizpideei jarraituz eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailen arteko lankidetza hitzarmen baten bidez, eta 2005etik aurrera INGURUGELA izena jarri zaie.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-mailetan ingurumen hezkuntza bultzatzea dute helburu.
Ingurumen Hezkuntza hedatzeko INGURUGELAK daukan zeregina ondoko zutabe nagusiotan oinarritzen da: informazioa eta sentsibilizazioa bultzatzea, Ingurumen Hezkuntza curriculumean sartzeko aukerak zabaltzea,
baliabideak eskaintzea, koordinazioa bultzatzea eta irakasleen prestakuntza indartzea.

Zerbitzuak

-Irakaslei zuzendutako ikastaroak.

-Ingurumen Hezkuntzako proiektuak garatzeko aholkularitza.
-Baliabide materialak (ikus-entzunezkoak eta abar).
-Dokumentazio guneak.
-Programak eta kanpainak.
-Lan taldeak.