Irrien Lagunak Kluba

 
 

Irrien Lagunen Klubak Euskal Herriko haurrei eta haien hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei euskaraz zuzendutako komunikazio proiektu sendoa sortzea du helburu. Gurasoak, hezitzaileak eta hezkuntza/jendarte eragileak ahaztu gabe, gure haurren hezkuntzaren ardura jendarte osoarena delakoan.

ZERAINGO BARNETEGIA

Harizti Erdi Zeraingo aterpetxean bi aukera eskaintzen ditugu:
- Familia giroan, aste bukaeretan taldeentzako eskainiko duguna.
- Astean zehar, ikastetxeentzat, gure ­pertsonaiek ikastaldeei zuzenduta eskainiko duguna:
* 2 eguneko egonaldia.
* 3 eguneko egonaldia.

IKASTETXEEI ZUZENTZEN ZAIEN IKUSKIZUNEN ESKAINTZA

Irrien Lagunak klubeko pertsonaiekin ikastetxez ikastetxe joateko formatu txikiko ikuskizunak izango dituzue aukeran. Horiekin batera, Jolas parkeak, kale antzerkiak, tailerrak... Irrien Lagunak pertsonaiekin ikastetxean edozein festa martxan jartzeko aukera eskaintzen duen katalogoa osatu dugu.
Katalogo osoa http://www.irrienlagunak.eus/katalogoa helbidean aurkituko duzue.

IKASTETXE IRRIZALEEN SAREA

Ikastetxe irrizalea izateko Haur eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko gelak harpidetzea eta gurasoen artean sustapen ­kanpaina txiki bat egitea ­eskatuko dizuegu, baina, ­ikastetxean ekonomikoki ­arazoak badituzue, jarri ­gurekin harremanetan eta ­moldatuko gara.
Dagoeneko, Euskal Herriko 122 ikastetxe daude irrizale sarean! Anima zaitezte zuek ere!

Eskaintza zehatzak

- Sarean sartzean, ikastetxeko irakasleek, proposamen ­ezberdinekin osatzen dugun hileroko buletina jasoko duzue, eta horrekin batera, haurrei proiektatu ahal izateko aldizkariaren pdf-a eta gida.
- 2015-2016 ikasturtean Zeraingo barnetegira joanez gero, 2 eta 3 eguneko ­egonaldietan haur bakoitzeko 5 €ko beherapena.
- Ikastetxeetarako prestatu ditugun ikuskizunetan ­beherapenak.
- Ikastetxeen artean sustatuko ditugun ekimenetan parte ­hartzea: zozketak, lehiaketak eta abar.

IRRIZALEEN BIDEOAK GURE WEBGUNEAN

Gure webguneko telebistan martxan ditugun kanalen artean, bat irrizaleen kanala da. Eman ezazue alta ikastetxe gisa gure webgunean eta partekatu Euskal Herriko beste ikastetxeekin zuek egindako bideoak!