Iruñerriko Mankomunitatea

 
 

Ingurugiro Heziketa Programa

Ingurugiro Heziketa Programa Iruñerriko ­Mankomu­nitateak eskualdeko ikastetxe, irakasle, ikasle, kolektibo eta gizabanakoei egiten dien eskaintza didaktikoa da. Progra­mak giza baliabideak eta materialak eskaintzen dizkie ­zaborrak, uraren inguruko gaiak, garraioa eta Iruñerriko Ibai parkea jorratu nahi duten guztiei. Horretarako Iruñerriko Mankomunitateak hurrengo
zerbitzuak ditu:
• AHOLKULARITZA TEKNIKOA ETA DIDAKTIKOA: irakasleei eta ikasleei zuzendua.
• MATERIAL DIDAKTIKOEN DISEINUA, KOORDINAZIOA ETA EKOIZPENA.
• SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK ESKOLA ESPARRUAN.
• IKASTETXEAN HONDAKINAK KUDEATZEKO BALIABIDEAK: ikasgeletan papera birziklatu eta berrerabiltzeko paperontziak eta erretiluak banatzea, papera eta pilak biltzeko edukiontziak, gaikako bilketaren eranskailuak, materia organikoaren konpost-ontzia, eta abar.
• JARDUERA PROGRAMA: Mankomunitateak kudeatutako instalazio eta espazioak bisitatzea, tailerrak.