Itsas Gela

 
 

ITSASONTZI MUSEOA. Arrantzaren Interpretazio Gunea

• Ur gaineko museoan bisita
MATER Euskal Arrantza-ontzi Tradizionala: ezagutu itzazu arrantzaren sekretuak: ingurumena errespetatzen duten arrantza tresnak, arrantzalearen bizitza-erritmo berezia, ontziaren bitxitasunak...
• Itsas Tailerrak
- Itsas Ingurumen Tailerra: Itsasora hurbilduz (5-8 urte); Arrainen mundua (8-12 urte); Itsas ekosistemak (>13 urte); Gure itsasoaren ingurune osasuna (>13 urte).
- Arrantza Jasangarri Tailerra: Arrantzan ikasten (8-12 urte); Arrantza industria (>8 urte); Arrantza jasangarria (>13 urte).
- Itsas Historia eta Itsasketa Tailerra: Boga-boga marinela (6-12 urte); Portuko lanak (8-12 urte); Marinela egun batez (>8 urte).

PASAIAKO ITSAS TRADIZIOAN ZEHAR…

• Bisita gidatuak
Badiatik ontziz; Pasai Donibane; Pasai San Pedro; Pistaz pista; Itsas kutsua duten tokiak( arrain lonja, arrantzale kofradia, arraun elkartea…).
• Kostako txangoak
Pasaiako faroak; Hondartza ezkutua; Jaizkibelgo itsasertza; Uliako itsasertza.
• Eskola egun programa
Zure gustura diseinatu: MATER itsasontzi museora bisita eta “Badiatik ontziz” bisita gidatua; edo hurrengoen artean aukeratzeko ordu eta erdiko jarduera: Itsas tailerra, Kostako txangoa edo 2 bisita gidatu.
• Gau itsastarrak egonaldi programa
Bizi ezazu esperientzia paregabe hau egun batzuetan marinel egitarau dibertigarrian kaian amarratuta dagoen MATER ontzian bertan otorduak eta lo eginez.