Izturitze eta Otsozelaiko Harpeak

 
 

Izturitze, Otsozelaia eta Erberuako harpeak Gaztelu ­muinoan aurkitzen dira. Garrantzi handiko lekua da; izan ere, okupazioaren garapena islatzen baitu historriaurretik gure ­garaietaraino.

Izturitze 80.000 urtez bizileku izan da historiaurreko hainbat arotan. Bizitoki eta Paleolito garaiko populazioaren elkargune garrantzitsua izan zen. Bestalde, bertan, Pirinioetako estrategrafia garrantzitsuenetako bat dago.
Otsozelaia, 15 metro beherago, naturaren maisulana da. 110 milioi urte dituen denboraren katedrala da, lurpeko mundu ­ikaragarria erakusten duten paisaia magikodun gune handiak dituena. Historiaurreko izakiak bere artea harpeko txoko ­guztietan zehar barreiatu zuen, zaldia delarik berezko estiloz ­animalia ­irudikatuena.

Beste zerbitzuak

- Euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez gidatutako bisitaldiak.

- Kuaternarioko fauna eta dokumentazio pedagogikoa eskaintzen duen museo txikia.
- Leizeen inguruan oinezko ibilaldiak egiteko aukera.
- Aurretik eskatuta, kirol ekintzak tartekatzen dituen egun bateko programak.
- Lezeetako harreran Elkarrek argitaratutako Euskal Historiaurrearen Aurki-kuntza gida kulturala eskuragarri dago.