Lili Jauregia

 
 

Ezagutu gure iragana LILI JAUREGIAN!

Zestoako Sastarrain bailarak Historian zehar bidaiatzeko aukera ematen du. Lili Jauregi zaharberrituak Erdi Aroko eta Aro Modernoko bizimodua eta gizartearen garapena ezagutu eta ulertzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Asteburuetan eta denboraldi altuan bisita antzeztuak eskaintzen dira: Lili Jauregian bizi izan zen familiako azken kideak bere etxeko zokoak eta sekretuak erakusten ditu.
Hezkuntza ziklo bakoitzera egokituriko eskaintza dute, beti ere gida baten eskutik. Protagonista Magdalena Amilibia eta Elkaraeta da, Andre Madalen, Lili Jauregian bizi izan zen Lili familiako azken kidea.
Andre Madalenek jauregira datozen zaldun, merkatari, maizter eta gainontzeko bisitariei ongietorria ematen die. Hortik aurrera, bisitariari dagokio tokatu zaion paperean murgiltzea.
Ikasleek beraien gaur egungo bizimodutik XVII. mendekora bidaiatuko dute eta gaur egungo mundua markatu duten hainbat gertakari hobeto ulertu ahal izango dituzte.