LUBERRI, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa

 
 

Ongi etorri Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikora.

Luberrik Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologiko oparoak erakutsiko dizkizu, modu atseginez. Horrez gain, Euskal Herriko historia geologikoaren berri emango dizu, azken 600 milioi urteetan barrena egingo duzun bidaia zoragarria dela bide.

Luberri Ikasgune Geologikoak bi helburu nagusi dauzka: batetik, goian aipatutako eremuaren ezaugarri geologiko nahiz paleontologikoak aztertzea eta zabaltzea, eta bestetik, horiek guztiak euskal geologiaren testuinguruan azaltzea.

Eskaintza:

- Museoko sarrera, bisita gidatua barne (iraupena zentruarekin hitzartu egiten da, orokorrean, ordubetekoa izaten da): 2 euro.

- Bertako mineralen jatorria, horien bilaketa eta identifikazioa
(iraupena, 2 ordu): 3 euro.
- Mendi itzulia eta museora bisita (iraupena zentroarekin hitzartu beharko
litzateke). Tarifa, iraupenaren araberakoa izango litzateke.
- Museoan bertan, zenbait tailer didaktiko prestatzen ari dira, datorren kurtsorako eskuragarri egongo direnak.