Martindozenea Aterpetxea

 
 

TXINGUDITIK ERROMARA GOAZ PROGRAMA. Oiasso Mu­seoak eta Martindozenea Aterpetxeak elkarlanean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergo ikasleei zuzenduriko 2-3 eguneko jarduera programa garatu dute.

Programaren xede nagusia ondokoa da:
- Ikasleek Historiarekiko eta Arkeologiarekiko interesa izan dezatela.
- Bi arlo horiekin harremanak izan ditzatela modu dibertigarrian.
- Egungo Irun hiria Oiasso hiri erromatarrarekin lotu dezatela.

Programan ondoko curriculum-arloekin loturiko eduki, prozedura eta balioak garatzen dira: Gizarte Zientziak, Hizkun­tzak, Teknologia, eta Hezkuntza plastiko eta bisuala.