Oiasso Erromatar Museoa

 
 
Erromatar garaia Euskal Herrian
Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da. Bere helburua, zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzigune bihurtzea da. Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur eta aisialdi ekintzak garatzeko toki bat ere bada.

Hezkuntza zerbitzua

Irakasle, ikasle, hezitzaile eta elkarteetako arduradunen baliabidea da. Taldeetako arduradunek doako bisiten zerbitzua dute, aurretik ditugun programa eta museoko baliabideak ezagutzeko.

Helburuak

- Museoaren edukiak modu didaktiko eta dibertigarri batean ikusi eta ikasi.
- Bisitetan taldearen partaidetza bultzatu; erromatar garaia ezagutu eta arkeologian murgildu.