Olakueta Aterpetxea

 
 

HEMEN ETA MUNDUAN PROGRAMAK heziketa-esperientzian jarduten du, ardatz hauen eskutik: herritartasun aktiboa, elkartasuna, elkarbizitza, gatazken konponketa eta bakerako hezkuntza. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleentzat diseinatu da eta bizpahiru egun iraungo du.

Izan ere, hauxe da programaren helburua: ikastetxeei baloreetan (tolerantzia, elkartasuna…) oinarritutako hezkuntzan eta beren buruekin eta elkartearekin arduratsuak diren nortasunak eraikitzen laguntzea. Jolas-ekintzen eta elkarbizitzako jardueren bitartez, partaidetza, gaitasun kritikoa eta jarrera gogoetatsua sustatu nahi ditu.