OLGETA. Gozatu, Hezi eta Maitatu. Jolaserako baliabide zerbitzua

 
 

Zer da Olgeta?

Jolaserako baliabideak eskaintzen dituen zerbitzua da. Jolaserako beharrezko informazioa eta baliabideak aurkitu ditzakezu Arrasateko dendan zein www.olgeta.eus webgunean. Baliabideen artean, jostailu, mahai jolasak, eskulanetarako materialak eta panpinak eskaintzen dira. Produktu guztiak Europan ekoizten dira. Olgeta-k garrantzia ematen dio jostailuaren balio hezitzaileari, materialari eta ekoizpen prozesuari. Horretaz gain, produktuak denontzako eskuragarri egon daitezen, euskarazko eta gaztelerazko argibideak dituzte.
Jolaserako zenbait produktu ingurune naturalarentzat jasangarriak izan daitezen saiakera egiten du Olgeta-k. Hori dela eta, jostailu eta panpin batzuk, material natural edo birziklatuz egindakoak dira.

Olgetak eskaintzen dituen zerbiztuak?

Jostailuen salmenta, aholkularitza eta mailegutza zerbitzuak eskainten ditu Olgeta-k.
Dendan aurrez aurreko aholkularitza zerbitzua eskaintzen da. Jolasarekin lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, dendan lagunduko zaituzte.
Aurrez aurreko aholkularitzaz gain, bestelako zerbitzu hauek ere dituzue:

Hitzaldiak: “Nola aukeratu jostailu egokia?”, “Jolasaren garrantzia pertsonaren garapenerako” eta “Jolaserako barne eta kanpo espazioak”.

Tuppertoys zerbitzua

Jolaserako espazioei buruzko aholkularitza zerbitzua.

Azkenik, Arrasateko dendan, mahai-jolasen mailegutza zerbitzua ere eskaintzen du Olgeta-k. Etorri bertara, ikusi eta probatu dendan dauden jostailuak eta aukeratu gustukoena agunekin edo etxekoekin ondo pasatzeko.