Ortillopitz

 
 
Jeanne Ortillopitz sutan erre zuen Lancré-k, 13 urte zituela. Ortillopitzeko etxekoandrea deportazioan hil zen, saratarrak euskaldun izateagatik zigortu zituztenean. Euskal kondairari hertsiki loturik da, beraz, 1660ko Lapurdiko Euskal Etxe hau.
Betidanik toki sakratua eta euskal familientzat ohoragarria izan da, eta era berean, lurra lantzeko tresnen bilgune aberatsa.
XVI. mendeko haritzezko egiturako eta harri landuzko horma zabaleko eraikin bakar honetan, ganaduarentzat ukuilu zabalak, lastategia, ganbara, dolarea, ogi labea, eskulangintzako tokia eta beste hainbat lanleku daude, bizitegiaz gain.
Guztiak, gainera, sukalde zabalean sutondoko labearen gibelean ongi ezkutaturik dagoen kutunak ongi zainduak.