Pagoetako Parke Naturala

 
 
  • ARAZI Ingurugiro Zerbitzuak Bizkaia kalea, 11 - etxepea C 20800 ZARAUTZ
  • Telefonoa: 943 833 641
  • Posta elektronikoa: arazi@arazi.coop
  • Weborria: www.arazi.coop

Pagoetako Parke Naturalak hainbat baliabide pedagogiko eskaintzen ditu, bai ikastetxeei bai bestelako taldeei ere zuzenduak. Ingurumen heziketa arloan oinarrizko diseinu kurrikularrari egokituta dauden jarduerak dira eta goiz parteko edota egun bat edo biko egonaldiak izan daitezke.

* Egun bat edo biko egonaldiak. Sagastizabal eta Amezketalardi Pagoetako basoan dauden eta Natura Eskola gisa erabiltzen diren bi baserri dira.
* Goiz parteko egonaldiak. Iturraran baserria, Parkeko Interpretazio Zentruaren eta Agorregiko burniola eta erroten inguruan antolatzen dira.