San Telmo Museoa

 
 

IIngurune paregabean kokatua, Donostiako erdigune historikoan, San Telmo Museoa antzinako komentu domingotarra da, XVI. mendeko monumentu-eraikina, zabalkuntza arkitektoniko garaikidea duena. 100 urte baino gehiagoko historiarekin, San Telmo euskal gizartearen interpretazioari zuzendutako Euskal Herriko museorik zaharrena da. Haren bilakaera eta gertaera gogoangarrienak bere bildumaren bidez eta baliabide berritzaileen bidez aurkezten ditu, Euskal Gizartearen eta Herritarren museo gisa.

Erakusketa iraunkorra abiapuntutzat hartuta, San Telmok Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako programa didaktikoak eskaintzen ditu bertan jorratzen diren gaien inguruan. Historian zehar gure herriak izan dituen erronkak eta hauei aurre egiteko hartutako erabakiak, balea-harrapaketa, burdinolak, ilustrazioa, inkisizioa, hirien garapena, baserriaren inguruan bizitza eta lana, industrializazioa, gerra zibila, frankismoa, eta abar.

2015-2016 ikasturtera begira hauxe da Museoaren eskaintza didaktikoa:

Ibilbide orokorrak:

• Paseoan museoan barrena: deskubritzeko ibilbidea.
• Museo bat, hamaika kontu I eta II: deskubrimendu parte-hartzailea.
• Aztarnak oroimenean, Atzokoa gaur eta Modernitatearen hasiera: behaketa eta gogoeta, lau ardatz hartuta: giza eskubideak, lurraldetasuna,
iraunkortasuna, kulturartekotasuna.
• Bertakoa eta unibertsala: Euskal historia garaikidea.
• Zatoz zugana: Museoa, ondarea eta gizartea.

Tematikoak:

• Xoxo beltza San Telmon: heriotzaren fenomenoa gazteenei azalduta.
• Chillidarekin dantzan: gorputz adierazpidea arte bilakatuta.
• Artearekin jolasean: formari eta koloreari buruzko tailer didaktikoak.
• Alakiketan: txalaparta eta beste musika tresnen tailerra, beren testuinguruan azalduta.
• Baserria: euskal nekazaritza eta abeltzaintzaren mundua.
• Erretratuak eta paisaiak: ibilbide historikoa artela esanguratsuen bidez.
• San Telmoko arkitekturak: eraikinak ere ondare dira.
• Badugu, badago: euskarari buruzko ibilbidea, bost ziklotara moldatuta.

Hirian:

• Kalejira I eta II: Donostiako Parte Zaharrean eta zabalgunean zehar ibilbideak eraikin esanguratsuenei erreparatuz.
• Kalejira 1813: suntsiketaren eta berreraikuntzaren gertalekuak aztertzeko proposamen didaktikoa.
• Emakumeen Kalejira: emakume donostiarren ekarpen historikoa.

Urgull-en: Motako gazteluan “Donostiari begira” erakusketak hiriaren historiari buruz hitzegiten digu.

-Erakusketako jarduerak: Nor da nor?, Diorama tailerra, Caracasko Erret konpainiaren jokoa eta CSI historikoa.
-Jarduerak mendian: ginkana, pista jokoa eta mendian zehar bisita gidatua.

Proposamen didaktikoak ikasle eta irakasleentzako baliagarriak diren

material didaktikoz hornituta daude.
Proposatutako jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik deitzea. Bisita egin aurretik jarduera prestatzeko laguntza eta materiala izango ditu irakasleak.