Santiagomendi

 
 

Antzinako (XIII.mendeko) Santiago baselizaren ondoan dago, izen bereko mendiaren gailurrean, 298 metrotara. Astigarragako gune geografikoaren erdian, gutxi-gora-behera. Bere kokapen estrategikoak, hirigunetik 2,5km.tara eta Donostia, Errenteria, Hernani eta Oiartzun bezalako herrietatik 10 km baino gertuagora, eta baserritar kutsuko ingurua zabaltzen duen bakeak eta lasaitasunak, bai eta ingurune osoan hedatzen den ibarrez eta mendiz gozatzeko toki paregabea bihurtzen dute.

Aterpearen kanpoaldean, halaber, picnic-erako 10 mahai, sofa moduko beste 5 eserleku eta harri-txikiko zabalgunea du, baita belardi zabala ere. Bertan, etnografi parkea kokatua dago.
Aterpetxe gisa, bereziki asteburuetan eta oporraldietan erabil liteke. Oso ekipamendu egokia da, barnetegiak, ikastaroak, jardunaldiak eta abar egiteko, baina edozein jardueretarako aloka liteke, baita lagun-taldeek ere.