Zerain Paisaia Kulturala

 
 

Zerain Goierrin, Aizkorriren magalean kokatua dagoen herri txiki bat da. Betidanik, nekazaritza eta abeltzaintzari loturik egon da. Hala ere, naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira, hala nola burdina, egurra, ikatza,…

Haur hezkuntza eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei gure arbasoen lanbide eta ohiturak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie, bertako ondare kultural historikoa bisitatuz. (Herri museoa, Kartzela, Larraondoko zerrategia, Burdinaren Mendia, Nekazal produktuen eraldaketa…).
Gai ezberdinak lantzeko aukera zabala eskaintzen du: industrializazioa, lanbideak, udazkena, eztigintza, gaztagintza, natura, udaberria, uraren erabilera,…
Egun bat edo gehiagotako egonaldiak egiteko aukera eskaintzen du, Harizti Erdi aterpetxean gaua pasatzeko aukera eskaintzen da ikastetxe, familia giroko talde edo eta aisialdi taldeei.

HARIZTI ERDI ATERPETXEA – INGURUGIRO ESKOLA

Harizti Erdi, Zerain Paisaia Kulturalaren barnean kokaturik dagoen ingurumen eskola da. Bertako txokoen aberastasunak ingurumena lantzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Irrien lagunak aterpetxean, ingurumen eskolaren eskain­tzak klubeko pertsonaiekin gozatzeko aukera dago.