ZIBA elkartea

 
 

1ZIBA elkartea 1999.urtean sortutako jite sozialeko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da, gizartea eta kultura arloak sustatzeko eta aisialdiko heziketa bultzatzeko. Programa horiek garatzeko, aisialdian, hezkuntzan eta elkarkide­tzaren munduan eskarmentua duen lantalde aditua eskaintzen du.

EGITASMOAK:

- Ikasgune Muskiz: esku-hartze sozioedukatiboa adin gabekoekin.
- Bidelaguna; eskola laguntza programa.
- Laia: eskola laguntza eta aisialdi programa Udalerrietan.
- Jantoki aldian euskaraz jolasean programa.
- Eskolaz kanpokoak: kirola, antzerkia, dantza, teknologia berriak, arte
plastikoak...
- Jolas-Txoko: jardunaldi trinkoan aukera ludiko-hezigarria.
- Euskarazko egonaldiak.
- Eguneko Udalekuak ikastetxetan.
- Hiriko Udalekuak.
- Bi Urteko Gelak.