69 abesti jolasteko. BERRARGITARATUA

69 abesti jolasteko. BERRARGITARATUA

4-12 urte bitarteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat.

Abestiak, jolasen arabera sailkatuta daude, eta CDarekin batera doan liburuxkan, abesti bakoitzaren hitzak eta nola jolasten den azaltzen da, haurrek zein helduek euskaraz jolasteko aukera izan dezaten.

“69 abesti jolasteko” bilduman Haur-jolasen abestiak I – II eta IIIan agertzen ziren abestia guztiak aurkituko dituzu.

15.00 €
10.00 € harpidedunek
Kukurruku! (CDa)

Kukurruku! (CDa)

Ahozkotasuna lantzeko 6-12 urte bitarteko haurrentzako ipuinak.

A. Alkain,I. Beraetxe, A. Iturbe, H.Iruretagoiena, M. Murua, E. Esteibar, G. Beobide, X. Uzin, A. Iribar eta beste batzuen ahotsetan entzun daitezke dagoeneko argitaratutako Atxaga, Iturbe, Murua, Igerabide, eta Lertxundiren ipuinak, J. Ormazabalen poemak, Lopetegi eta Zabalaren abestiak eta Pirritx, Porrotx eta Antonio Bolasek haurrekin dituzten elkarrizketak eta ateraldiak.

13.00 €
9.00 € harpidedunek
ORAIN

ORAIN

Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak

Marinak hezitzaileekin eta ikasleekin lan handia egin badu ere, disko hau edozein pertsonarentzat da erabilgarri, oraina konszienteki bizitzen ikasi nahi izatea eskatzen du soil-soilik. Erabil itzazu zure inguruko haurrekin, hezitzailea bazara, eskolan, aisialdian zein etxean. Eskola garaian oso aproposak dira saio baten hasieran lantzeko. Etxean, berriz, egunaren amaieran erabiltzea da gomendagarria. Azkeneko lau piezak instrumentalak dira, zure ahotsaz ariketak asmatu, egokitu eta zuzendu ditzazun.

15.00 €
10.00 € harpidedunek
Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA

Haur-jolasen abestiak (CDa) AGORTUTA

4-12 urte arteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat.

Zotz egiteko, soka saltoan, hatz jokoan, ziburutakoak, urtebetetzekoak, gaileta eta aulkien jokotan, ezkutaketan, igerkizunetan, txingotan, korroan...jolasteko apropos sortutako edo moldatutako 23 euskal abesti tartekatzen dira Pirritx, Porrotx eta haurrak jolasteko elkartzen diren pasadizoan. Abestien hitzen eta jolasen azalpenen gehigarria du.

0.00 €
0.00 € harpidedunek
Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA

Haur-jolasen abestiak II (CDa) AGORTUTA

4-12 urte arteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat.

Bigarren honetan makilekin, pilotarekin eta harriekin jolasteko talde jolasak, gomatan aritzekoak, txalotakoak, aho korapiloak, dantzan egitekoak, imitaziozko jolasetan aritzeko apropos sortutako edo moldatutako 23 euskal abesti tartekatzen dira Pirritx, Porrotx eta haurrek Euskal Herrian barne trenez egiten duten bidaian. Abestien hitzen eta jolasen azalpenen gehigarria du.

0.00 €
0.00 € harpidedunek
Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA

Haur-jolasen abestiak III. (CDa) AGORTUTA

4-12 urte arteko haurrentzako jolasak. Hizkuntz normalizazioaren arloan jarduten duen edonorentzat.

Hirugarren bilduma honetan batetik haur txikientzako jolasak biltzen dira eta bestetik taldean aritzekoak, itsumandoka, korroan, ezkutaketan, aginduak betebeharrekoak, saltoka, txingoan, dantzan egiten jolasteko apropos sortutako edo moldatutako 26 euskal abesti tartekatzen dira Pirritx, Porrotx eta haurrak kaian jolasteko elkartzen diren pasadizoan. Abestien hitzen eta jolasen azalpenen gehigarria du.

0.00 €
0.00 € harpidedunek