HIK HASI Euskal Heziketarako aldizkariak Joseba Sarrionandiaren azken liburua aurkezten du: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Liburua berria eta berritzailea da. Izenburuan Sarrionandiak iradokitzen duen moduan, idazketa irakurketarekin osatu eta biderkatzen da. Haren esanetan, irakurketa bakoitza ber idazketa bat dela esan daiteke. Beraz, testuak argitaratzen den mementuan hasten du bizitza. Eta izenburutik abiatuta, 133 ipuin biltzen dituen liburuak ideiak piztu nahi ditu. Idazleak kontatu digunez, ipuin bat asmatzea errealitateari harresian leiho bat zabaltzea baita, bestaldean topatuko denaz jabetu gabe oraindik, zalantzaz, beldur apur batekin. Idazleak leihoa zabaltzen du, zerbait seinalatzen du behar bada, baina lagunari begiratu eta nahi duena ikusteko libertatea dagokio. Ipuinak marrazkiz lagundurik daude. Ipuin beste marrazki dago, haiek ere bizitza propioa hartzen dutelarik.