LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUNALDIA - HOBETZEKO PREST! - Apirilaren 22an Donostiako EHUren Barriola eraikinean

LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUNALDIA - HOBETZEKO PREST! - Apirilaren 22an Donostiako EHUren Barriola eraikinean

Lehen Hezkuntza fase berri batean murgildurik dago. Ataurrean dugun eraldaketa pedagogikoa gaur eguneko praktikak berritzera eta hobetzera dator, eta gure esku dago, beraz, abagune paregabe hau aurrerapauso sendoak emateko baliatzea. Prestakuntza ezinbestekoa dugu Lehen Hezkuntzan daukagun erronkari erantzuteko, gure praktika hobetzeko, hausnartu eta eraldaketan jarraitzeko.  Dagoeneko, Haur Hezkuntzan egin dugun edota egiten ari garen moduan, Lehen Hezkuntzan ere zer eta nola egin behar dugun hausnartzeko garaia da. Hausnartu eta ekin, beti ere hobekuntza oinarri izanda.

Hik Hasik Lehen Hezkuntzak aurrean duen erronkari erantzuteko eskaintzen duen jardunaldian, honako gako hauek landuko ditu: nola eragin hezitzaileen esku-hartzean helburu eta egitura pedagogiko egokiak ipinita, curriculumak ematen dizkigun aukerak baliatuta, eta eskola aktiboen oinarriekin uztartuz. Hau guztia aurrera eramateko, hezitzaileen talde mailako prestakuntza gogoetatsuaren metodologia aurkeztuko da, Lehen Hezkuntzako hezitzaileon jarduna etengabe hobetzeko baliabide egokia baita.

Besteak beste, Jordi Mateu Zorita formatzaile kataluniarra eta HUHEZIko Karmele Perez Lizarralde izango ditugu, Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? eta Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza hobetzeko giltza hitzaldiak eskainiko dituzte, hurrenez hurren eta hobekuntza gogoetatsua praktikara eramaten ari den ikastetxe baten esperientzia ezagutuko dugu. Jardunaldia EHUren Donostiako campusean izango da. Izen-ematea zabalik dago apirilaren 14ra arte.

EGITARAUA

Hizketan hasi ezinik - Azaroaren 25ean Barakaldoko BEC-eko auditoriumean

Hizketan hasi ezinik - Azaroaren 25ean Barakaldoko BEC-eko auditoriumean

Kasu askotan, haur txikiak gero eta beranduago hasten ari dira hizketan, egunerokoan, kalean zein eskoletan gero eta sarriago ikusten ari garen moduan. Berandutze horren arrazoiak aztertuko ditugu Haur Hezkuntzako jardunaldietan eta berandutze horrek sortu ditzakeen ondorioak zer-nolakoak diren ikusiko dugu haurren gaitasunean, pentsamenduaren eraikuntzan eta garapen integralean.

Horrekin batera, hizkuntzaren garapena berez nola gertatzen den eta prozesu horrek zein fase dituen ezagutuko dugu. Prozesuaren nondik norakoak jakiteak haurra bere hizkuntza garapen prozesuko zein etapatan dagoen jakiten lagunduko dio hezitzaileari.

Azkenik, hezitzaileei eta irakasleei hizkuntzaren garapena eta lanketa modu kontziente eta eraginkorrean egiteko estrategiak azalduko zaizkie, hizkuntza modu praktikoan lantzeko eta zailtasunak agertzen direnean, horiek nola bideratu jakiteko.

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.

EGITARAUA

Hizketan hasi ezinik - Azaroaren 26an Donostiako EHUren Barriola eraikinean

‘Jirafaren hizkuntza‘ ikastaturte osoko formazioa online Nerea Mendizabalekin

‘Jirafaren hizkuntza‘ ikastaturte osoko formazioa online Nerea Mendizabalekin

Jirafaren hizkuntza online ikastaroa. KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako ikastaroa izango da eta komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan.

Izan ere, irakatsi nahi dugun guztiaren oinarrian erlazioak daude. Eta harremanak landuz, ikasketa esanguratsurako eta bizitzarako zubateak jarriko dira. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landuko dira ikastaroan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak.

Ikastaroa Nerea Mendizabalek emango du. Komunikazio Ez Bortitzean hezitzaile eta aditu da eta urteak daramatza irakasle zein gurasoekin KEBeko ikastaroak eta formazioa ematen.

Ikastaro honetan urritik ekainera bitartean 9 online saio izango dira, 10 bideo eta audio, eta ikasleekin egiteko hainbat proposamen praktiko.

Egunak: urriak 19, azaroak 16, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 19, maiatzak 17 eta ekainak 14.

Arratsaldeko 17:300etatik 19:00etara.

IZENA EMATEKO

EGITARAUA

  • PREZIOAK:
  • MATRIKULA ARRUNTA:      380,00 EURO
  • HIK HASIKO HARPIDEAK:   330,00 EURO
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

    LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929