‘Jirafaren hizkuntza‘ ikastaro berria eskainiko du Hik Hasik online Nerea Mendizabalekin

Hik Hasik, ohiko eskaintzaz gain, beste berri batekin hasiko du bere 25. ikasturtea: Jirafaren hizkuntza online ikastaroa. KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako ikastaroa izango da eta komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan.

Izan ere, irakatsi nahi dugun guztiaren oinarrian erlazioak daude. Eta harremanak landuz, ikasketa esanguratsurako eta bizitzarako zubateak jarriko dira. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landuko dira ikastaroan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak.

Ikastaroa Nerea Mendizabalek emango du. Komunikazio Ez Bortitzean hezitzaile eta aditu da eta urteak daramatza irakasle zein gurasoekin KEBeko ikastaroak eta formazioa ematen.

Ikastaro honetan urritik ekainera bitartean 9 online saio izango dira, 10 bideo/audio eta ikasleekin egiteko hainbat proposamen praktiko.

IZENA EMATEKO

EGITARAUA

  • PREZIOAK:
  • MATRIKULA ARRUNTA:      380,00 EURO
  • HIK HASIKO HARPIDEAK:  330,00 EURO
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

    LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.