‘Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’ formazioa

Hik Hasik ikasturte osoko formazio berri bat abiatuko du irailean: Pedagogia sistemikoan hezi eta bizi’. Pedagogia sistemikoan masterra duten eta Hik Hasiren Udako Topaketatan gai horren gaineko ikastaroak eman izan dituzten Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola arduraduko dira formazioa emateaz.

Formazioan pedagogia sistemikoaren oinarrietatik abiatu dira. Pedagogia sistemikoak, euskal testuinguru konkretu bateko kide eta subjektu izanik, gure egunerokoan parte hartzen dugun sistema orotan dagokigun lekuan kokatu ahal izateko eta elkarreraginean jarduteko baliabideak eskaintzen dizkigu. Horretarako, behatzailearen eta testuinguruaren garrantziaz ohartu eta sistema orotan dauden sistemaren ordenak izango dira bidelagun: kidetza; autoritatea eta lekua; eta hartu-emanaren arteko oreka. Horiek egikaritzeko beharrezkoak diren “baliabide pedagogiko sistemikoen” (elkarrizketak, panpinak, marrazkiak, ipuinak eta genograma) teoria ezagutzeaz gain, baliabide sistemiko horietan trebatzeko aukera emango du formazioak.

Norberaren hezkuntza jardun profesionalean zehar identifikatu daitezkeen zailtasunen eta gatazken kontzientzia hartzeko elkargune bat sortu nahi da formazioan. Bertan buruturiko gainbegiratze mugimendu sistemikoei esker, begirada sistemikoan sakondu eta soluzio bideak identifikatuko dira. Gure bizitzan zein jardun profesionalean sistemaren ordenak oinarri hartuz dagokigun lekuaren kontzientzia hartzea izango da formazioaren xedea eta bertatik, erabakiak hartzeko eta gauzatzeko ahalduntzea.

Ordainketa bi modutara egin daiteke, ordainketa batean edo modu zatikatuan:

PREZIO ARRUNTA: 1.400 euro

PREZIO ARRUNTA, ORDAINKETA ZATIKATUA - matrikula 400 euro eta 100 euroko hileroko kuota 10 hilabetez

HIK HASIKO HARPIDEAK: 1.350 euro

HIK HASIKO HARPIDEAK, ORDAINKETA ZATIKATUA - matrikula 350 euro eta 100 euroko hileroko kuota 10 hilabetez

EGITARAUA

Ikastaroak