2010eko martxoa: KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA Etorkinen alaba-semeak eskolan

Otsailaren 27an (larunbata) DONOSTIAN (Ekintza ikastolan)
Martxoaren 6an (larunbata) DURANGON

Saio bera izango da bi tokietan. Kopuru mugatua bi saioetan

9:00etatik 14:00etara
Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean.

HELBURUAK (KONPETENTZIAK)
Parte hartzaileak:

• Kultura artekotasunarekin lotuta dauden oinarrizko zenbait kontzeptu ezagutu eta aplikatuko ditu.
• Kultur aniztasunari eta hezkuntzari buruz ikertzaileek egindako zenbait ekarpen ezagutuko ditu eta modu kritikoan baloratuko ditu.
• Beste kultura batzuetako pertsonekiko dauzkan jarrerei buruz hausnartuko du, hezkuntzako profesional gisa, batez ere.

EDUKIAK

1. Errealitate kultura anitza eta haren hainbat ondorio:

• Autoktonoen hainbat kezka eta beldur
• Zer aldatu da eskolan inmigrazio berriarekin?
• Immigrazioa eta eskola inklusiboa

2. Kultura artekotasunerako hezkuntza:

• Zer da “kultura arteko hezkuntza”?
• Zer da “kultura”? Nola landu gelan?
• Kultura eta parekotasun eza
• Akulturazio prozesua eta akulturazio estresa. Gizarte berrian moldatzea
• Autoktonoen jarrerak etorkinekiko
• Estereotipoak
• Identitatearen eraikitzea

METODOLOGIA


Saioa metodologia aktiboan oinarrituko da. Bertan, gidariak aurkeztuko dituen edukiak eta ikasleek irakurriko dituzten materialak landu eta debatituko dira, eta partehartzaileen ideiak, kezkak eta ezagutzak elkartrukatzeko gunea izango da. Hainbat kasuren azterketa egingo da.

* Amelia BARQUIN (Donostian). HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
* Monika MADINABEITIA (Durangon). HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

PREZIOA:
Matrikula arrunta: 40 euro
Harpide eta langabetuak: 20 euro
Harpide langabetuak: 10 euro

Harpide izateko

IZENA EMATEKO