2019ko Hik Hasiren Udako Topaketak: ohiko ikastaroak - uztailak 2, 3 eta 4

Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak hogeigarren urtez ohiko Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropo­logia fakultarearekin elkarlanean. Uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dira topaketok Donostiako EHUn. Aurtengoan 35 ikastaroren artean aukeratu ahalko da.

PREZIOAK

 Prezio arrunta 105 euro
 Prezio bereziak  
 Hik Hasi-ko harpideak 65 euro
 Hazi Hezi-ko harpideak 85 euro
 Hik Hasi-ko eta Hazi Hezi-ko harpideak 50 euro
 Langabetuak 70 euro
 EHUko ikasleak 50 euro

 

Ordainketa transferentziaz egitea aukeratu baduzu, zure matrikula aintzat hartua izan dadin diru-sarrera egin behar duzu kontu zenbaki honetan: LABORAL KUTXA ES31 - 3035 - 0036 - 15 - 0360062005

*Ikastetxeko harpidetza bakoitzaz irakasle bat balia liteke.

*Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

  • Ekainaren 20a baino lehen abisatuta: %100 itzuliko da.
  • Ekainaren 20tik 30era abisatuta: %50 itzuliko da.
  • Uztailaren 1etik aurrera: ez da ordaindutakorik itzuliko.

*Ekainaren 20an mezu bat jasoko duzu helbide elektronikoan, topaketen egitaraua eta dagokion ikastaroko xehetasunak adieraziz.

Tokia: Donostiako EHU

LIBURUXKA IKUSI

IZENA EMAN

Ikastaroak