BIGARREN MINTEGIA - BALIABIDEAK ETA METODOLOGIAK AZTERGAI

Bigarren mintegi honetan konfinamenduan garrantzi berezia hartu duten irakas-baliabide eta -metodologiak izango ditugu aztergai: teknologia digitalak (HUHEZIko irakasle Amaia Arroyo-Sagastarekin), etxerako lanak (EHUko irakasle Joxe Amiamarekin) eta ebaluazio hezigarria (NIEko pedagogia arduradun Irene Lopez-Goñirekin). Teoria bakarrik ez, praktika onak, hausnarketarako gakoak eta baliabide hauen erabilera okerraren arriskuez ariko dira hiru irakasleak, konfinamenduari begira bakarrik ez, bereziki irailetik aurrera baliabide hauek modu egokiagoan erabili ahal izateko helburuarekin.

TEKNOLOGIA DIGITALAK - AMAIA ARROYO-SAGASTA

Lehen ikastaroa “Teknologia digitalak hezkuntzan: aldaketarako aukera baliatzen izango da”. Gaurtik aurrera matrikulatzen direnek, maiatzaren 19an jasoko dute materiala (irakasleak HIK HASIrako berariaz sortutako bideoak eta hautatutako testuak) eta zuzeneko saioa maiatzaren 26an egingo dugu adituarekin, Zoom bidez. IKTeen hausnartzeko premia ikusten du, une honetan inoiz baino gehiago, Amaia Arroyo-Sagastak: “Urteak dira teknologia digitalek hezkuntzarekin duten harremanaz ari garela. Batzuek ez dute ikusten lotura egiteko beharrik; beste batzuek, aldiz, integrazioa ezinbestekoa dela diote. COVID-19 birusa izan da harreman horretan aurrerapauso handiena bultzatu duena: bat-batean, hezkuntza ingurune digitalera igarotzea eragin du, ezbairik gabe. Berehalako egoera horrek, ordea, alderdi teknologiko-instrumentalari gehiegizko garrantzia ematea ekarri du: tresna digitalak izan dira protagonistak hein handi batean eta, horiek erabiltzeko jarrera tematian, alderdi pedagogikoak eta metodologikoak alboratzen ari diren kezka zabaltzen hasi da. Horren aurrean, ezinbestekoa da hausnartzeko parada hartzea eta teknologia digitalen inguruko oinarrizko galderak lantzea: Zer dira? Zertarako balia ditzakegu hezkuntzan? Zer baliabide izan daitezke erabilgarrienak? Eta zer oinarrizko gidalerro izan beharko genituzke kontuan, horiek integratzeko garaian? Galdera horiek guztiak lantzeak ahalbidetuko digu krisi honek eragin duen hezkuntza-aldaketarako aukera baliatzea, teknologia digitalek hezkuntzarekin izan beharreko harremana ikuspuntu pedagogiko, osasuntsu eta etikotik eraikitzeko”.

ETXERAKO LANAK - JOXE AMIIAMA

Hurrengo saioa Joxe Amiamak eskainiko du: “Etxerako lanak”. Amiama EHUko irakaslea da eta etxerako gaien inguruko doktorego tesia egin zuen. Maiatzaren 26tik ekainaren 2ra izango da ikastaroa, eta mintegia Irene Lopez-Goñi Nafarroako Ikastolen Elkarteko pedagogia arduradunak itxiko du, ebaluazio hezigarriari buruzko ikastaroarekin.

EBALUAZIO HEZIGARRIA  -  IRENE LOPEZ-GOÑI

Zuzeneko hiru saioak astearteetan izango dira, Zoom bidez, 15:00etatik-16:20etara. Beste bi mintegietan bezala, mintegi honetan ere zuzenekoa grabatu egingo da, eta ikasleei bidaliko zaie bideoa, partekatzeko aukerarik gabe. Zuzenekoa emankorragoa eta landuagoa izan dadin, ikasleek aukera izango dute astean zehar emaileari galderak eta hausnarketak bidaltzekoa, era horretan solasaldia gogoeta kolektiboa egiteko baliatuko dugu.

IZENA EMATEKO

IKASTAROA HARPIDE PREZIOA PREZIO ARRUNTA

LEHEN MINTEGIAN IZENA EMAN DUENAK PREZIO BEREZIA IZANGO DU.

55 60
MINTEGIA -  BALIABIDEAK ETA METODOLOGIAK AZTERGAI 65 70
TEKNOLOGIA DIGITALAK 25 30
ETXERAKO LANAK 25 30
EBALUAZIO HEZIGARRIA 25 30

Izena ematean matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte
zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.