Bidaia pedagogikoa Finlandiara goaz!

Egunak: apirilaren 14tik 19ra

izen-ematea zabalik dago eta harpidedunek (norbanako
harpidedunek) lehentasuna izango dute zerrendan.

Egitaraua:
- Apirilaren 14an hegaldia Loiutik Helsinkira.
- Apirilaren 15ean: Finlandiako hezkuntza-sistema ezagutzeko hitzaldia eta
elkarrizketak eta ondoren eskoletara bisitak.
- Apirilaren 16an: eskoletara bisitak
- Apirilaren 17an: eskoletara bisitak
- Apirilaren 18an: eguna libre, Helsinki ezagutzeko.
- Apirilaren 19an: Euskal Herrira itzulera.

Oharra: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako ikastetxeak bisitatuko dira, taldetan. Baita liburutegiak eta irakas-
egoitza gehiago ere.

HAINBAT OHAR:
- Prezioetan honakoa sartzen da: joan-etorriko bidaia nahiz Helsinki bertako
desplazamentuak; lo-lekua eta gosaria GLO Art Hotelen; bazkari guztiak; eta
eskoletako nahiz egoitzetako bisitak.
- Logelak binakakoak dira. Norbaitek bakarrik lo egin nahiko balu 200 euroko
gehigarria ordaindu beharko luke.
- Izen-ematea otsailaren 10ean itxiko da.
- Matrikula egiterakoan lehentasuna Hik Hasi eta HAZI HEZIko harpideek
izango dute (norbanako harpideek). Irizpide hori kontuan izan ondoren, berriz,
matrikula egin ahala gordeko dira lekuak.
Harpidetza egiteko

Prezioak:

- Prezio arrunta: 1.650 euro (matrikula 1.000,00 eurokoa izango da)
- hik hasi eta HAZI HEZIko harpidedunek: 1.585 euro (matrikula 935,00 eurokoa izango da)
- hik hasiko harpidedunek: 1.600 euro (matrikula 950,00 eurokoa izango da)
- HAZI HEZIko harpidedunek: 1.630 euro (matrikula 980,00 eurokoa izango da)

Izena ematean matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte
zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

 

Finlandiako bidaiarako izen-ematea ongi jaso dugu.

 

Ikastaroak

Izena eman

Zure datuak
Zure jarduera
Ikastaroa aukeratu
Ordainketa
  • Transferentzia egin beharko duzu kontu korronte honetan: LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929.