Bidaia pedagogikoa Kataluniara

 

Egunak: apirilaren 23tik 27ra

Egitaraua:

APIRILAK 23:

Bidaia Bartzelonara autobusez. 9:00etan Donostiatik abiatuko da, eta 10:00ak aldera Iruñean geratuko da.

APIRILAK 24:

+ Goizez: La Maquinista ikastetxera bisita (Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro publikoa).

+ Arratsaldez: Rosa Sensat elkarte pedagogikora bisita.

APIRILAK 25:

+ Goizez: Institut Escola Jacint Verdaguer-era bisita (Bigarren Hezkuntzako zentro publikoa).

+ Arratsaldez: Eskola Nova 21 egitasmo pedagogikoaren aurkezpena.

APIRILAK 26:

+ Goizez: Joaquim Ruyra zentrora bisita (Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa).

+ Arratsaldez: CADI espai familiar-era bisita (0-3ko zentroa).

APIRILAK 27:

Itzulerako bidaia.

 

HAINBAT OHAR:

- Behean ageri diren prezioetan honakoa sartzen da: Joan-etorriko bidaia nahiz Bartzelonan bertako desplazamentuak; lo-lekua eta gosaria; bazkari guztiak; eta eskoletako nahiz elkarteetako bisitak.

- Logelak binakakoak dira. Norbaitek bakarrik lo egin nahiko balu 100 euroko gehigarria ordaindu beharko luke.

- Izen-ematea martxoaren 17ra arte dago irekita.

- Matrikula egiterakoan lehentasuna Hik Hasi-ko harpideek izango dute. Irizpide hori kontuan izan ondoren, berriz, matrikula egin ahala gordeko dira lekuak.

- Bidaia autobusez egingo da, eta bisitetarako behar den kasuetan ere autobus berbera erabiliko da.

- Lo-lekua HOSTAL SANS-en izango da. Gosaria ere bertan egingo da.
 

 

IZENA EMATEKO

 

PREZIOAK

 ARRUNTA  LANGABETUA  HARPIDEA
 750 €  720 €  690€

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

 

 

Ikastaroak